1684an eraikia, Ibarrolabekoa dotore ageri da Pagoetako natura-parkean
Ostatua Aian
Baserriaren inguruko lanetan jarduten gara.
Ibarrolabekoan egonaldi atsegina izan dezazun egiten dugu lan; eta beti izango duzu tratu maitekorra eta gertukoa gure familian. Zatoz eta ongietorri beroa egingo dizugu.
Ibarrolabekoan egonaldi atsegina izan dezazun egiten dugu lan; eta beti izango duzu tratu maitekorra eta gertukoa gure familian. Zatoz eta ongietorri beroa egingo dizugu.
1684an eraikia
Ibarrolabekoa dotore ageri da Pagoetako natura-parkean, Laurgain, Iturraran eta Agorregiren artean. Aiako udalerri historikoan dago kokatuta.
Jarduerak
Gogoko al duzu mendian ibilaldiak egitea? Gogoko al duzu bizikletaz edo zaldiz ibiltzea? Gogoko al duzu surfa? Zatoz Euskal Herriko inguru hau ezagutzera, eta aukera izango duzu nahi adina jardueratan aritzeko, aire zabalean, Gipuzkoako eremu ederrenean.
Gure konpromisoa
Gure nekazalturismoko jardueran, oinarrizkoa da bezeroekin dugun konpromisoa. Konpromiso handia dugu naturarekiko, bere agerpen guztiekiko, zapaltzen dugun lurretik hasi eta zaintzen ditugun animalietaraino.