Lau logela handi eta zabal

Laurak desberdinak dira, baina guztiak prestatu eta dekoratu ditugu, egonaldi benetan erosoa izan dezazuen Ibarrolabekoan.

 

Logeletako xehetasun bakoitza arreta handiz aukeratu dugu, gure apopiloek harmonia eta erosotasuna izan dezaten.

Oso zabalak dira logela guztiak eta bakoitzak bere bainugela dauka, modernoa eta erabat hornitua.

Nekanek aukeratu ditu zur nobleak eta oihalak gela bakoitzerako, horrela, gustura senti zaitezen Ibarrolabekoan.

Egurrezko lurra (baita bainugeletan ere), jatorrizko habeak agerian; dekorazioak ongi nahasten ditu antzinako estilo noblea eta gaur egungo estilo moderno eta erabilgarria.

Horri esker, gela guztietan dago giro goxoa eta erosoa.