Apartamentuak hainbat gune ditu: logela, egongela, sukaldea eta bainugela konpletoa. Ikusmira esklusiboa, detaile txikiena ere ondo zaindutako apartamentutik. Nahi al dituzue egun batzuk igaro Ibarrolabekoan, independentziaz eta erosotasun guztiez gozatuz?

Apartamentuan bertan izango dituzu egongela, jangelako mahaia eta erabat hornitutako sukaldea (bitrozeramika, hozkailua, mikrouhin-labea).

Sofan atseden hartu ahal izango duzu, edota apartamentuan zeure kasa jan. Bainugela pribatua modernoa eta handia da, eta erabat hornituta dago.

Gainera, eskura izango dituzu telebista, baxera, beirateria eta behar duzun guztia, eroso eta menpekotasunik gabe goza ditzazun Ibarrolabekoan emango dituzun egunak.